Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako loturak
Ongi etorri Gabiltza Emakume Adituen Biltoki Digitalera!
Duela bost urte zenbait emakume kazetari elkartu ginen Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako topaketetan eta bertan, emakumeok komunikabideetan dugun presentziaz jardun ginen, besteak beste. Hainbat ikerketek diote emakumeok hedabideetan dugun protagonismoa oso txikia dela oraindik ere. Protagonismoa diogunean albistearen edo informazioaren baitan iritzia emateaz edo informazioa osatzeaz ari gara.
Egoera honek kezkatuta, mundu mailan dauden alternatibak mahai gainean jarri eta emakumeon ikusezintasuna gainditzeko gurean ere tresnak martxan jarri beharra nabarmendu genuen topaketa haietan. Bi urte beranduago, bertan egondako bi kazetarik Berria Fundazioak eskainitako beka bati heldu genion proiektua garatu ahal izateko eta hauxe duzue emaitza.
Gabiltza-n, hutsune horri egin nahi diogu aurre, eta horretarako, hainbat emakumeren esperientzia eta jakituria biltzen ahaleginduko gara. Emakume adituak bildu nahi ditugu. Komunikabideetan agertzen diren pertsona "adituez" ari garenean, ikasketa maila unibertsitarioak edo lanbide ibilbide "arrakastatsuak" dituzten pertsonengan pentsatzea ohikoa izan daiteke, baina haiez gain, Euskal Herrian zehar pertsona aditu asko dagoela sinesten dugu. Botere harremanen baitan antolatua dagoen gizarte batean ohikoa izan da pentsatzea, aditua, arrakasta zuen gizon zuri heterosexual eta klase ertain-altukoa izan dela, baina argi dugu iritzia emateko zilegiak eta kapazak diren askoz pertsona gehiago daudela munduan eta gure herrian.
Zapalketa hauei aurre egin nahi dien lana da beraz datu base hau. Alde batetik, ikusezina izan den kolektibo oso bat (aldi berean erabat heterogeneoa) plaza publikora atera delako (guk baliabideak jartzen ditugu, baina zuek zarete aurpegia ematen duzuenak, beraz, biba zuek!) eta bestetik, zilegitasuna ematen diogun diskurtsoaren eta jakintzaren gaitegi eta eremua zabaldu nahi dugulako. Maila berean kokatzen ditugu master baten jabe den pertsona edo lur baten lanketan dabilena. Horregatik, erabiltzen ditugu Adituak eta Arituak kontzeptuak. Biek, denek, dute tokia datu base honetan. Komunikabideetan bere iritzia edo jakituria zabaltzeko prest dagoen emakume oro da ongi etorria.
Gure erreferentzietako bat den The womens room-en jaso duten bezala, Malcolm Gladwellek dio aditua zerbaitetan 10.000 orduko esperientzia duen hori dela; lan egunetan 4-5 urte izango litzatekeena. Bizi esperientziaz ari bagara urte bete baino zertxobait gehiago litzateke hori.
Beraz, aurkezpen mezu hau irakurtzen zaren horri galdetu nahi dizugu: Zertan zara zu aditua/aritua?
Zure esperientzia ezinbestekoa zaigu proiektu honetan. Animatu zaitez eta eman izena!
Eider Gutierrez Ziardegi
+Ainara Azpiazu Aduriz
+Ainhoa Azurmendei Echegaray
+Ainhoa Irazu
+Alaia Gorostidi
+Alba Madinabeitia Ezkurra
+Ana Txurruka Etxezarreta
+Eguzkiñe Iturrioz Aguirreurreta
+Estibaliz Urresola
+Estiñe Astorkia Kortabitarte
+Gotzone Barandika
+HAIZPEA Abrisketa
+Ione Fernandez Zabaleta
+Itsaso Larramendi
+ITZIAR ARANA
+Izaskun Sagartzazu
+Julene Onaindia Garcia
+Leire Epelde
+Leire Bilbao
+Lourdes Otaegi
+Maider Etxaide Rekalde
+Maider Lukas Odriozola
+Mertxe Mugika Balanzategi
+Mirentxun
+Montse Maritxalar
+Myriam Uribe-Etxebarria
+Saroia Galarraga
+